560 kiloko kategorian azpitxapeldun izanik akitu du Euskadiko txapelketa Amaiur sokatira taldeak

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 30a

AST

Pisu handiagoetan ez da ohorezko postuetan sartu, baina 560 kiloko kategorian azpitxapeldun izan da Amaiur Euskadiko Sokatira Txapelketan, Sokarriren gibeletik, martxoaren 19an Arrigorriagan jokatutako saioan. Emakumezkoen 500 kiloko kategorian, 10 urteren ondotik, Sakanak jantzi zuen txapela, tiralarien artean Amaiurko Miren Bengoetxea eta Esther Iriarte zeudela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun