Udalak 24.473,70 euroko dirulaguntza eman die eskualdean eta Euskal Herrian euskararen normalizazioaren alde lanean ari diren zortzi erakunderi. Xorroxin Irratiak eta Xaloa Telebistak jasoko dute dirulaguntzarik handiena, bakoitzak 6.215,24 euro. TTIPI-TTAPAri 4.808,02 euroko dirulaguntza emanen zaio. AEKko Suinki Euskaltegiak 4.690,75 euro jasoko ditu, Etxetik Plazara argitalpenak 1.284,41 euro, Nafarroa Oinezek 330,02, kopuru bera Herri Urratsek eta 600 euro Euskal Kantu Txapelketaren antolaketarako.