Unai Meoki eta Dani Arraztoa txapeldun suertatu dira Elizondoko Antxitonea trinketeak antolatutako paleta goma txapelketaren kategoria nagusian, martxoaren 19an jokatutako finalean Kiko Jaen eta Eduardo Urtxegiri 40 eta 37 irabazi ondotik.
Bigarren mailan, Miguel Bidegain eta Mikel Argarate izan dira txapeldunak, finalean Kotte Plazari eta Mitxel Etxenikeri 40 eta 35 irabazita. Giro ederra izan zen Antxitonean eta finalak ikusgarriak suertatu ziren.