Iruritako ikastetxe publiko berria eraikitzeko lanak apirilean akituko dira

TTIPI TTAPA 2011ko mar. 17a, 09:13

Iruritako eskolako instalazioak bisitatu zituen martxoaren 16an Alberto Catalán hezkuntza kontseilariak. Nafarroako Gobernua

Instalazioa ikasturte berriarekin irekiko direla jakinarazi du Hezkuntza kontseilariak

Iruritako ikastetxe publiko berria eraikitzeko lanak apirilean akituko dira ziurrenik. Alberto Catalán Hezkuntza kontseilariak martxoaren 16an egin du bisita instalazioetara. Instalazio horiek ziurrenik irailean irekiko dituzte, 2011-2012 ikasturtearen hasieran.

Iruritako ikastetxe publiko berria eraikitzeko lanak apirilean akituko dira ziurrenik. Alberto Catalán Hezkuntza kontseilariak martxoaren 16an egin du bisita instalazioetara. Instalazio horiek ziurrenik irailean irekiko dituzte, 2011-2012 ikasturtearen hasieran.

Bisitan, kontseilariak alboan izan ditu Patxi Esparza Ikuskaritza eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Peio Obregozo Iruritako alkatea eta Kontxi Zeberio zentroko zuzendaria.

Nafarroa 2012 Planera bildutako obra honetarako 786.060 euroko inbertsioa egin da, BEZ barne hartuta. Behe soilairuko eraikin berria egin da. Horretan Haur eta Lehen Hezkuntzako zazpi gela arrunt eta bikoizteko gelak, informatika gela eta erabilera anitzeko gela egongo dira, baita irakasleen gela, zuzendaritza bulegoa, komunak (bi ikasleentzat eta bat irakasleentzat) eta beste arlo batzuk ere, hala nola biltegiak eta ataripea.

Ikastetxea eraikitzeko lanak joan den abenduan hasi ziren eta Construcciones Mariezcurrena SL enpresak gauzatu ditu. Proiektua eta lanen zuzendaritza OM Arquitectura y Urbanismo SLP estudioaren ardura izan dira.

Lanak "giltza eskuan" sistemaren bidez esleitu ziren. Prozedura horren bidez, proiektuaren idazketa eta lanen zuzendaritza eta betearazpena aldi berean kontratatzen dira. Horri esker, epeak murriztu eta eraikuntza abudoago egiten da.

Irailetik aurrera, eraikin berriak gaur egungo 63 ikasleak hartuko ditu. Ikasle horiek D ereduan ikasten dute, euskaraz, gaztelania irakasgaitzat dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun