Udala «zorpetze mailaren azpitik»

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 16a

«NaBaik gobernatzen duen Udalaren egoera ekonomikoa larria» dela erranez UPNk egindako adierazpenei ohar batekin erantzun dio NaBaik­. Honen arabera, «Udala zorpetze mailaren azpitik dago». Kontuhartzailetzaren Txostenak hala erakusten duela gainera­tu du NaBaik, eta «2011­ko aurrekontuaren onarpenerako txostenean age­­rian geldi­tzen dela». Orain arte argitaratutako Kontuen Ganbararen Ikuskari­tza Txostenetan, «Udalaren egoera ekonomiko normalaren be­rri ematen dela» ere ageri da idatzian. «Udala eta Baz­tango gizartea ez gaude jarduera ekonomikoa eta enplegua mu­rriztu dituen krisialdi ekonomiko oroko­rra­ren egoeratik kan­po –dio NaBaik–, baina gure borondatekoak ez diren arra­zoien­gatik da». Gis­a berean, ekimen bideragarri eta ardu­ra­tsuak pro­posa­tzeko «gogotsu lan egiten» ari dela ere jakinarazi du, eta UPNri, be­rriz, mezu hau­xe: «akusazio faltsu hau behar den aldietan ezez­ta­tuko duela, ziuraski hauteskunde kanpaina dela eta, beharko delako».

Sortu berri duen blogaren berri ere eman du: www.baztanbidasoanabai.wordpress.com.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun