Ehunka erosle Bertan elkartearen bosgarren aukeren azokan

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 16a

Utzitako argazkia

Bertan Baztango Merkatari, Ostalaritza eta Zerbitzu Enpresa Elkarteak bosga­rren aldiz egin duen aukeren azokaren erantzuna ikusita, merkatariak gustura gelditu dira jendearen parte-hartzearekin, nahiz eta krisia eta hilabete honda­rra izatea ere nabaritu. Otsailaren 26 eta 27ko azokan, 15 merkatarik parte hartu zuten: Ipingi, Fantxike, Kattalingorri, Mª Cruz lentzeria, Mallenea, Argibel op­ti­ka, Arkilanak, Pottoki, Virgilio, Malkorra, Urregiñe, Zagua, Nafarpress, Burdain eta Izetak. Eta Etxaideko Errotako taloak dastatzeko aukera ere izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun