Udalak argitaratutako behin betiko onespenari helegitea jarriko diote

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 16a

Otsailaren 21eko Nafarroako Aldiz­kari Ofizialean, Aroztegia alderdian egin nahi den proiektuaren harira, Udal Planaren aldaketaren behin-betiko onespena argitaratu zuen Udalak. Aroztegia... eta gero zer? plataformak, ordea, Udalak argitaratutako behin betiko onespenari helegitea pa­ratzea erabaki du, «Udala ez delakoz erabaki hau har­tzeko organo konpetentea eta tokiz kanpo dagoelakoz». Plataformak oroitarazi duenez, «behin betiko aldaketa egitea Nafa­rroako Gobernuari dagokio bakarrik». Pren­tsara igorritako oharrean dio, «behin betiko onespen hau Nafarroako Gobernuak jadanik aldaketa honi 2010eko irailaren 13ko 162/2010 Etxe­bizitza eta Lurralde Antolaketako Kon­tseilariaren Foru Aginduaren bidez eman ziola. 2010eko urria­ren 13an Udaleko osoko bilkura arruntean ez zen inongo behin betiko onespe­nik eman aipatutako aldaketari, Udalari ez dagokiolakoz, Udala Foru Aginduaren edukiez jabetu bakarrik egin zen». Egoeraren ai­tzinean, plataformak helegitea jarriko du Nafa­rroako Au­zitegi Goreneko Adminis­tra­zioa­re­kiko Auzien Epaitegian: «Udal Planaren aldaketa honek legea bete­tzen ez duela uste dugula­koz, inposatutakoa eta herritar gehien­goaren interesen aur­kako izateaz gain». Le­rrook idazterakoan kasua tramitatzen ari ziren eta epaiketa oraindik hasi gabea zen.

Aroztegia proiektu honekin «denbo­ra eta baliabide publikoak alferrik gastatzen» ari direla lepo­ratu dio Udalari, «herrita­rrak naha­si eta manipula­tzea helburu bakarrik duen alferrikako tramiteetan».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun