Barazkigintza ekologikoaren inguruko ikastaroa antolatu dute Amaiurren, gizarte segurantza/agrarioan edo langabezian dagoen edozeinentzat.
Sei saio eginen dira: apirilaren 19an, 26an eta 28an eta maiatzaren 3an, 5ean eta 10ean. Amaiurko Otsondo gelan izanen dira, 17:00etatik 20:00etara.
Izena emateko epea apirilaren 10ean akituko da eta parte hartu nahi dutenek 659 099309 telefonora deitu beharko dute edo otsondo@terra.es helbidera idatzi.