Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 40. edizioa ere azken txanpara hurbiltzen ari da. Dagoeneko 18ra murriztua da lehiakide kopurua eta asteburu honetan Leitzan eginen den bigarren finalaurrekoaren ondotik, martxoaren 26an Elizondoko Lur dantzalekuan eginen da hirugarren eta azken finalaurrekoa. Orduan erabakiko da zein zortzi bertsolari ariko diren apirilaren 9an Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko den final haundian.
Sei bertsolari hauek ariko dira Elizondon 17:30etik aitzinera: Julio Soto (Gorriti), Xabier Silveira (Lesaka), Aimar Karrika (Auritz), Julen Zelaieta (Bera), Iñigo Ibarra (Iruñea) eta Aritz Saragueta (Betelu).
Finalaurrekoetarako eta finalerako sarrerak www.bertsosarrerak.eu atarian salgai daude.