Enpresa bakarrari emandako 13 obrengatik galdetu du Baztango UPNk

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 16a

Baztango UPNko udal taldeko Isabel Bidart, Leopoldo Jaen eta Jose Mari Garmendia. Artxiboko argazkia

NaBaiko udal gobernu taldeari eskatutako fakturen eta kontratuen kopiak berandu emanen zaizkiola salatu du

Baztanen egindako hamahiru obrak enpresa berari eman zaizkiola eta udal gobernu taldea osatzen duen NaBairi kontratazioari buruz eskatutako informazioa jasotzeko izan dituen arazoak salatu ditu UPNk.

Baztanen egindako hamahiru obrak enpresa berari eman zaizkiola eta udal gobernu taldea osatzen duen NaBairi kontratazioari buruz eskatutako informazioa jasotzeko izan dituen arazoak salatu ditu UPNk.

Talde erregionalistak oharrean aipatzen dutenez, martxoaren 3an eskatu zituzten LKS enpresarekin 2007 eta 2010 urteen artean sinatutako kontratuen eta ordaindutako fakturen kopia, baina lanak esleitzeko moduaren berri ere.

Zehazki, Erratzuko frontoiaren zaharberritze lanak, Arraiozko Artitxokoerrekaren lanen zuzendaritza, Arraiozko ur –hornidura, saneamendu eta zolaberritze lanak, Erratzuko sare nagusiaren berritzea, Lekarozko ur-hornidura sarea, Arizkuneneako igogailua, Elizondoko Braulio Iriarte eta bertze karrika batzuen argiteria, Oronoz-Mugairiko euritako uren sarearen eta zolaberritze lanen proiektuaren erredakzioa, Almandozko zeharbidea, Arizkungo sareak, 2009-2012 Inbertsio Planerako memoria tekniko baloratuen idazketa, Almandozko sare en eta zolaberritze lanen zuzendaritza, Oronoz eta Almandozko 2009-2012planeko memoria tekniko baloratuen eguneraketa eta Arizkun eta Erratzuko hornidurarako soluzioak izan dira UPNkoek eskatutakoak.

UPNtik adierazi dutenez, zenbait lan alkateak zuzenean eman dituela eta “behatzez egindako adjudikazio horiek ilegalak direka ebatzi dute dagoeneko senetntzia bidez eta horregatik ikusi nagi dugu kontratazio guziak legez egin ote diren, berdintasun eta konpenetzia irizpideak segituz”.

Informazio eskari horri, legez bortz egunez erantzun behar zaio eta epe hori bete eta bi egunera, udal gobernu taldeak hogei egunez informazioa jasoko zutela jakinarazi zion UPNri. Talde honi emandako arrazoiak ez zaizkio aski iruditzen legezko epea ez betetzeko, eta “informazioa ezagutzeko daukagun eskubidea artifizialki gibeleratzeko egina dela ematen du”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun