Afizionatu mailako txirrindulariei zuzendutako Baztango Sari Nagusia jokatu zen martxoaren 13an, igandean, Almandozen. Nafarroako txirrindularitza eguteko lehen lasterketa izan zen, eta Lehendakari Sarirako baliagarria zen bigarren proba.
Laburpen gisara, Caja Rural taldea jaun eta jabe izan zela erraten ahal da. Izan ere, ihesaldi luze baten ondotik, Caja Rural taldeko Nick van Geffen holandarra izan zen irabazle Almandozen, 116 kilometroko ibilbidea 2 ordu, 59 minutu eta 40 segundutan osatu ondotik. Bigarren postua ere talde bereko Karol Domalgaski poloniarrak eskuratu zuen, irabazlearengatik 23 segundura eta hirugarrena, Naturgas Energia taldeko Igor Merino sartu zen, 32 segundura. Laugarren postua ere Caja Rural taldeko Antonio Molinarentzat izan zela kontuan hartuz, taldekako sailkapena ere Caja Ruralek irabazi zuen. Tarteko helmugen sailkapena, proba irabazi zuen Nick Van Geffenek irabazi zuen eta mendiko sailkapena bigarren izan zen Karol Dolmagaskik. Beraz, errandakoa, dena Caja Ruralentzat.