Baztango Udalak 24.473,70 euroko dirulaguntza eman die eskualdean eta Euskal Herrian euskararen normalizazioaren alde lanean ari diren zortzi erakunderi. Baztango Gobernu Batzordeak eman ditu dirulaguntzak, Martin Garde zinegotziak koordinatzen duen Euskara Batzordearen proposamenari erantzunez, aitzineko legealdietan egin den bezalaxe.
Xorroxin Irratiak eta Xaloa Telebistak jasoko dute dirulaguntzarik handiena, bakoitzak 6.215,24 euro. Ttipi-Ttapa hamabostekariari, berriz, 4.808,02 euroko dirulaguntza emanen zaio. AEKko Euskaltegiak 4.690,75 euro jasoko ditu, Etxetik Plazara argitalpenak 1.284,41 euro, Nafarroa Oinezek 330,02, kopuru bera Senpereko Herri Urratsentzat eta 600 euro Euskal Kantu txapelketaren antolaketarako.