Adinekoen memoria biltzeko ekimena abiatu du Bidelagun elkarteak

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 11

"Eguzkia lainopean" dokumentala aurkeztuko du martxoaren 11n Elizondoko Arizkunenean

Bidelagun elkartea adinekoen memoria biltzeko eta kontserbatzeko proiektuaren barrenean “Eguzkia lainopean” dokumentala aurkeztu zuen martxoaren 11n Elizondoko Arizkunenean. Ikusentzunekoa “Gure adinekoen memoria. Oroitzapenak eta bizipenak” proiektuaren lehen ekimena da eta 65 urtetik goitikoen esperientziak eta testigantzak biltzea du helburu, gainerako belaunaldiek bizitzaren zentzuaz, sormenaz, familiaz, bertako ohiturak mantentzeaz, lurrarekiko maitasunaz eta bertze alro batzuetaz hausnarketa egin dezaten.

Adinekoen esperientziak elkarrizketen bidez bildu ondotik herriz herri solasaldiak eginen dira, Oroitzapenen Mahaiak osatuko dira eta ikastetxeendako material didaktikoa eginen da.

“Eguzkia lainopean” lehen dokumental honetan emakume baserritarrak ageri dira batezere, Arraiozko Mikaela Juanikotena eta Rosario Karrikabururi egindako elkarrizketekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun