Amaiurren omenaldia eskainiko zaie Nafarroako Erresumako azken zaindariei martxoaren 13an

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 10a

Amaiurko plazan eginen da igandean ekitaldi nagusia. Artxiboko argazkia

Zutarrian omenaldia eta plazan ekitaldi nagusia eta bazkaria eginen dira

"1512-2012 Nafarroa Bizirik" ekimenak hitzordua aurkezten dizue martxoaren 13rako, Amaiurren. Goizeko 11:00etan hasiera emanen diote egunari, zutarrian eginen den ekitaldi xume batekin. Ondoren, herriko plazan, ekitaldi nagusia burutuko da. Eta eguerdiko 14:30ean herri bazkaria eginen da. Bazkarirako bonoak Amaiurko ostatuan, Iruñeko Iruñazarra tabernan edo Mañueta karrikan dagoen bulegoan ala info@1512-2012.com helbidearen bidez lortzen ahal dira

"1512-2012 Nafarroa Bizirik" ekimenak hitzordua aurkezten dizue martxoaren 13rako, Amaiurren. Goizeko 11:00etan hasiera emanen diote egunari, zutarrian eginen den ekitaldi xume batekin. Ondoren, herriko plazan, ekitaldi nagusia burutuko da. Eta eguerdiko 14:30ean herri bazkaria eginen da. Bazkarirako bonoak Amaiurko ostatuan, Iruñeko Iruñazarra tabernan edo Mañueta karrikan dagoen bulegoan ala info@1512-2012.com helbidearen bidez lortzen ahal dira.

Ekitaldi honekin, Nafarroako Gazteluak mugarriztatzeko “1512-2012 Nafarroa Bizirik” ekimenak martxan jarriko duen ekimena aurkezteko helburua dauka.

Aldi berean, ekainaren 5an, Iruñean ospatuko duen Jaialdia ere aurkeztuko dute.

 

Martxoaren 11n hitzaldia

Amaiurko Gaztelu Elkartean Ekitaldi honekin lotua, martxoaren 11n, ortziral arratseko 20:00etan solasaldia eskainiko du Patxi Abasolok Amaiurko Gaztelu Elkartean,“Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan zuten oroimena” izenburupean. Amaiurko Gaztelu Elkarteak berak antolatu du solasaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun