Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira jardunaldiak eginen dira Baztanen

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 4a

Martxoaren 4an afari herrikoiarekin hasita hainbat ekitaldi prestatu dira Erratzun eta Elizondon

Hitzaldiak, filmak eta bideo emanaldiak, tailerrak, afaria, bazkaria, omenaldia, kalejira... Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Baztanen Gaztetxeak, Bidelagun eta Eguzkilore elkarteek, Ezker Abertzaleak eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta. Jo ala Jo eta Baztango AEKren laguntza ere izan dute. Martxoaren 8a da Emakumearen Eguna, baina aitzinetik eta bai ondotik ere, egitarau osatua antolatu dute Baztango emakumeen jardunaldien barne.

Hitzaldiak, filmak eta bideo emanaldiak, tailerrak, afaria, bazkaria, omenaldia, kalejira... Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Baztanen Gaztetxeak, Bidelagun eta Eguzkilore elkarteek, Ezker Abertzaleak eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta. Jo ala Jo eta Baztango AEKren laguntza ere izan dute. Martxoaren 8a da Emakumearen Eguna, baina aitzinetik eta bai ondotik ere, egitarau osatua antolatu dute Baztango emakumeen jardunaldien barne.

Martxoaren 4ean, ortziral arratsean afari herrikoia eginen da Pirrinen, Emakumeen Eguna ospatzeko.

Martxoaren 7an, astelehen arratseko 20:00etan Emakumea eta krisia hitzaldia eskainiko du Miren Kondek Arizkunenean.

Martxoaren 8an, asteartean ospatuko da berez, Emakumearen Nazioarteko Eguna. 14:00etan bazkaria izanen da Gaztetxean. Izena emateko: Intzan, Pirrinen, Zubipuntan eta Gaztetxean. Egun berean ordaindu beharko da, bazkaldu ondotik (10 euro). Bazkaldu eta gero Txarori omenaldia eskainiko zaio. 18:00etan Gaztetxetik kalejira abiatuko da, Fanfarremifa eta Batugaitu batukadak alaiturik.

Martxoaren 10ean, ortzegunarekin, Nagore filma ikusgai izanen da Erratzuko Kultur Elkartean, 20:00etan.

Martxoaren 11n, ortziralarekin, Eguzkia Lainopean adineko emakume batzuen testigantzak biltzen dituen bideo emanaldia eskainiko da Arizkunenean, 18:00etan.

Martxoaren 12an, larunbatean, Tratu onen alde zine foruma eginen da, Elizondoko Herriko Etxean, 11:00etan.

Martxoaren 13an, igandearekin, Gure gorputza ezagutu eta maite dezagun tailerra eginen da Gaztetxean, 10:30ean.

Martxoaren 17an, ortzegunarekin, Arte, feminismo y acción solasaldia eskainiko da Gaztetxean, 19:30ean.

Martxoaren 18an, ortzilerian, Emakumea eta kartzela hitzaldia eskainiko da Arantxa Santesteban preso politiko ohiaren eskutik. Gaztetxean, 20:30ean.

Martxoaren 19an, larunbatarekin, sexualitate tailerra eskainiko da Arizkunenean, 18:00etan hasita.

Martxoaren 20an, igandearekin, May west filma eskainiko da Gaztetxean, 18:00etan. Eta ondotik txokolatada.

Akitzeko, martxoaren 25ean, ortziralarekin, 17:00etatik 20:00etara, xaboia egiteko tailerra izanen da Arizkunenean. Eguzkiloreko bazkideek 15 euro ordaindu behar­ dute eta 20 euro bertzeek. Izena emateko 948 452372 telefono zenbakira deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun