Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketan, gizonezkoen 600 kiloko kategoriako bigarren jardunaldia jokatuko da martxoaren 5ean, larunbat arratsaldeko 18:00etatik aitzinera Elizondoko udal pilotalekuan. Amaiur taldearekin batera, Basaburua-Imotz, Bizkaiako Arrigorriagako Sokarri eta Abadiño, Lapurdiko Ñapurrak eta Indarka-Baiona, Gipuzkoako Ibarra eta Asturiasko 6 Conceyos lehiatuko dira.
Lehenbiziko jardunaldian honela gelditu zen sailkapena:
1. Sokarri (Arrigorriaga, Bizkaia): 8 puntu
2. Amaiur (Amaiur, Nafarroa Garaia): 7 puntu
3. Abadiño (Abadiño, Bizkaia): 6 puntu
4. Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi): 5 puntu
5. Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa): 4 puntu
6. Indarka-Baiona (Baiona, Lapurdi): 3 puntu
7. Basaburua-Imotz (Basaburua eta Imotz, Nafarroa Garaia): 2 puntu
8. 6 Conceyos (Asturias, Espainia): puntu 1
Gizonezkoen 600 kiloko bigarren jardunaldiaz gain, emakumezkoen 500 kiloko lehen jardunaldia ere jokatuko da. Badaiotz, Ibarra eta Sakana ariko dira.