Ehunka erosle bildu ziren Elizondon, Bertan elkartearen bosgarren aukeren Azokan

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 2a

Ehunka lagun bildu zen Elizondoko pilotalekura, Bertan elkartearen aukeren azokara. Juan Mari Ondikol

15 dendetako produktuak ikusgai eta erosgai izan ziren larunbatean eta igandean frontoian

Bertan Baztango Merkatari, Ostalaritza eta Zerbitzu Enpresa Elkarteak aukeren azoka egin zuen otsailaren 26an eta 27an. Bosgarren aldia izan da aurtengoa eta aldi honetan 15 merkatarik parte hartu dute.

Bertan Baztango Merkatari, Ostalaritza eta Zerbitzu Enpresa Elkarteak aukeren azoka egin zuen otsailaren 26an eta 27an. Bosgarren aldia izan da aurtengoa eta aldi honetan 15 merkatarik parte hartu dute: Ipingi, Fantxike, Kattalingorri, Mª Cruz lentzeria, Mallenea, Argibel optika, Arkilanak, Pottoki, Virgilio, Malkorra, Urregiñe, Zagua, Nafarpress, Burdain eta Izetak denboraldiko produktuen deskontuak ere egin dituzte eta Etxaideko Errotako taloak dastatzeko aukera ere izan da.

Elizondoko udal pilotalekuan egin zen azoka, larunbatean 10:00etatik 20:00etara eta igandean 10:00etatik 19:00etara. Azokaz gain, haurrendako tailerrak ere izan ziren egun horietan.

Merkatariak gustora agertu dira jendearen partehartzearekin, nahiz eta krisia eta hilabete hondarra izatea ere somatu den. Bertan elkarteak, Balleko Udalak eta frontoiaren zola estaltzeko erabili zen moketa utzi zuen Zunzarren Taldearen laguntza eskertu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun