Elizondoko Lanbide eskolako ikasleak Belgikan

Elizondoko Lanbide Eskola 2011ko martxoaren 2a

Elizondoko Lanbide Eskola

Elizondoko Lanbide eskolako irakasle eta ikasleek astebete eman dute Ganten (Belgikan) Enpresa Simulatuen Nazioarteko Azokan eta Europako bertze he­rrial­deetako lankideekin esperientziak trukatzeko aukera izan dute. Bidaiaren finantziazioa, berriz, ikasleen, Guraso Elkartearen eta Hezkuntza Sailaren artean egin dute. Azken urteotan Europako bertze ikastetxe nahiz enpresekin dituen harremanak sendotzeko apustu garbia egin du Lanbide Eskolak. Honen haritik, aurten ere, ikastetxeko ikasleak hiru hilabetez Europako enpresetan egonen dira Erasmus eta Leonardo da Vinci programen babespean. Bertzalde, Mikel Oskariz Telletxea ikasleak, gaur egun Lanbide Eskolako prestakun­tza ikasturtean dagoenak, Erdi Mailako Lanbide Heziketako espediente onenaren sari bat jaso du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun