Iruritarrak jaun eta jabe Baztan-Errekako XI. Paxaka Txapelketan

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 2a

Juan Mari Ondikol

Baztan-Errekako XI. Paxaka Txapelketan parte hartu duten zortzi hirukoteetatik sei Iruritakoak izanda, aukera haundiak zituen Iruritak txapela janzteko eta halaxe egin du. Are gehiago, Doneztebe eta Oizko taldeak kanporatu ondotik, finalerdietan aritu ziren lau taldeak ere iruritarrak ziren eta beraz, finalean ere bai, noski. Otsailaren 19an jokatu ziren finala eta hirugarren posturako lehia Iru­ri­tako Arana­bia pilotalekuan. Irurita E eta Irurita Gk jokatu zuten finala eta le­hen­dabizi­ko taldea izan zen garaile: Miguel Garate, Joseba Urtasun eta Cesar Sarrateak 9-5 irabazi zieten Jesus Etxenike, Oskar Urrutia eta Karlos Goikoe­txe­ari. Hirugarren eta laugarren postuak erabaki­tzeko lehian, berriz, Irurita B eta D aritu ziren eta B taldea nagusitu zen. Xabier Bazterrika, Iñaki Zabaleta eta Mitxel Etxenikek 9-7 irabazi zieten Mikel Ballarena, Xabier Barberena eta Miguel Bidegainek osatutako hirukoteari. Txapelak Iruritako alkate ohia eta pilotalekuko arduraduna den Maribel San Josek banatu zituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun