Joseba Tapiak bere azken lana aurkeztuko du Amaiurren

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 2a

Utzitako argazkia

Otsondo Barride Elkarteak emanaldi ederra antolatu du apirilaren 2rako: Joseba Tapia eto­rriko da Eta tira eta tunba bere azken diskoa aurkeztera. Azken gerra karlistako bertsoak musikatu ditu azken lan honetan Tapiak, karlistek eta liberalek ida­tzitakoak, hain zuzen.

Apirileko lehen larunbatean Amaiurko Herriko Ostatuan eskainiko du kontzertua, diskoan lagun izan duen txarangarekin batera. 20:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak 8 euro balio ditu. Ondotik, Talde Basak antolatutako kantu afaria eginen da Gaztelu Elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun