Hirugarren postua eskuratu du Amaiurrek Eskozian

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 2a

Amaiur Sokatira Taldea

Heldu den urtean Eskozian eginen den Munduko Sokatira Txapelketaren atarian, toki berean, Perth hirian, hain zuzen, Nazioarteko Sokatira Torneoa jokatu zen otsail hasieran, eta han izan ziren Amaiurko Sokatira Taldekoak. 560 eta 600 kiloko kategorietan lehiatu ziren, eta pisurik ttikienean ederki moldatu ziren. Zazpi talderen artean, hirugarren postua eskuratu baitzuten Ingalaterrako Kilroe eta Irlandako Mountainview taldeen ondotik. Ez zuten hainbertze zorte izan 600 kiloko mailan. Sail honetan bedera­tzi talde aritu ziren lehian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun