6-12 urte bitartekoendako margo tailerra antolatu du Amaiurko Otsondo Barride Elkarteak. Marrak, formak eta koloreak landuko dituzte Diana Iniestarekin. Gehienez 10 laguneko taldea osatu ahal izanen da eta ordu bat eta erdiko hiru saio eginen dira larunbatetan, martxoaren 26an eta apirilaren 2an eta 9an. Ikasle bakoitzeko 40 euro ordaindu beharko da (30 euro klaseak eta 10 euro materiala). Izen-ematea telefonoz egin behar da (659 948926 edo 948 453478).