Boluntariotza ikastaroa

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 2a

Boluntariotza edo elkartasun konpromisoa hobetzea izenburupean, eta Arantzazuko Baketik Bake Zentroarekin batera, ikastaroa antolatu du Bidelagun elkarteak. Ikastaroan interesa duten guz­tien­tzako egonen da zabalik eta Bidelagun elkartetik inongo konpromisorik gabe parte har­tzeko animatu dute. Inte­resatuek 948 581327ra deitu beharko dute. Ikastaroa boluntario­tza- edo elkartasun-konpromisoa ulertu, landu eta sakontzeari buruzkoa da eta dohainik da. Apirilaren 15­ean eginen da 09:00etatik 14:30­­era, tartean atse­­de­nal­dia­rekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun