Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira jardunaldiak eginen dira

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 2a

Elizondon eta Erratzun hainbat ekitaldi eginen dira

Hitzaldiak, filmak eta bideo emanaldiak, tailerrak, afaria, bazkaria, omenaldia, kalejira... Hain­bat ekitaldi antolatu dituzte Gaztetxeak, Bidelagun eta Eguz­kilore elkarteek, Ezker Aber­tzaleak eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta. Jo ala Jo eta Baztango AEKren laguntza ere izan dute. Martxoaren 8a da Emakumearen Eguna, baina aitzinetik eta bai ondotik ere, egitarau osatua antolatu dute Baztango emakumeen jardunaldien barne.

 

ORTZILERIA, martxoak 4

• Afari herrikoia Pirrinen, Emakumeen Eguna ospatzeko. 18 euro balio du (izena emateko deitu 948 580349ra, ho­rretarako azken eguna martxoaren 2a).

 

ASTELEHENA, martxoak 7

• Emakumea eta krisia hitzaldia Miren Konderekin. Arizkunenean, 20:00etan.

 

ASTEARTEA, martxoak 8

Emakumearen Eguna

• 14:00etan bazkaria Gaz­tetxean. Izena emateko: Intzan, Pirrinen, Zubipuntan eta Gaztetxean. Egun berean ordaindu beharko da, bazkaldu ondotik (10 euro).

• Bazkaldu eta gero Txarori omenaldia.

• 18:00etan Gaztetxetik kalejira Fanfarremifa eta Batugaitu batukadak alaiturik.

 

ORTZEGUNA, martxoak 10

• Nagore filma ikusgai Erratzuko Kultur Elkartean, 20:00etan.

 

ORTZILERIA, martxoak 11

• Eguzkia Lainopean adineko emakume batzuen testigantzak biltzen dituen bideo emanaldia Arizkunenean, 18:00etan.

 

LAUNBETA, martxoak 12

• Tratu onen alde zine foruma, Elizondoko He­rriko Etxean, 11:00etan.

 

IGENDEA, martxoak 13

• Gure gorputza ezagutu eta maite dezagun tai­lerra Gaztetxean, 10:30ean.

 

ORTZEGUNA, martxoak 17

• Arte feminismo y acción­ hitzaldia Gazte­txean, 19:30ean.

 

ORTZILERIA, martxoak 18

• Emakumea eta kartzela hitzaldia, Arantxa Santesteban preso politiko ohiaren eskutik. Gaz­tetxean, 20:30ean.

 

LAUNBETA, martxoak 19

• Sexualitate tailerra, Ariz­kunenean (18:00­).

 

IGENDEA, martxoak 20

• May west filma Gaztetxean, 18:00etan. Eta ondotik txokolatada.

 

ORTZILERIA, martxoak 25

• 17:00etatik 20:00etara, xaboia egiteko taile­rra Arizkunenean. Eguz­kiloreko bazkidek 15 euro ordaindu be­har­ dute eta 20 euro bertzeek. Izena emate­ko deitu 948 452372ra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun