«Eskualde mailako lanaren alde lan egiteko» lantaldean partze hartzera gonbidatu ditu NaBaik Baztan-Bidasoaldeko biztanleak. Eta interesatuek eskualdeko koordinatzailearekin harremanetan jarri beharko dute, baztanbidasoa.nabai@gmail.com-era idatziz edo zuzenean Udalaren NaBaiko ordezkariekin mintzatuz.
NaBaik prentsara bidalitako oharrean dioenez, Udaleko NaBai taldea «eguneroko lana eta azken proiektuen bultzada aldi berean lantzen ari da, legealdi berriaren prestakuntzarekin batera». Gisa berean, «hurrengo Udalarendako hautagai zerrendetan murgilduak» omen daude. «NaBaizaleek argi dute oraingo egoerari egokitu beharko direla egitasmoak. Hala ere, ahalik eta ekintza gehien aitzinera eramaten saiatuko gara».
Bailarako baliabide eta zerbitzuak hobetuz garatu dituen lan ildoei jarraitzeko asmoa dute, «krisialdiari aurre egiten saiatuz». NaBaitik gaineratu dutenez, «ekintza horiek Agenda 21ean barne dauden plan estrategikok gidatuak dira, eta positiboki baloratuak izan dira, berrikuntza eta baztandarren bizi kalitatearen hobekuntza ekarri dutelako».