Baztandarren Biltzarra 2011. Elizondon uztailaren 17an. Eskuarak batzen gaitu. Testu hori eraman beharko duen kartel lehiaketa abiatu du aurten ere Baztandarren Biltzarra Elkarteak. Apirilaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak, eta egun horretan 12:00 baino lehen Baztandarren Biltzarra Elkartearen esku egon beharko dute. Kartelak emateko hauek dira bideak: Baztandarren Biltzarra Elkartea, 22 P.K. 31.700 Elizondo edo Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean utzi (bulego orduetan). Lehiaketa irekia eta zabala denez, partehartzaileek nahi adina lan aurkez ditzakete.
Sariduna, berriz, apirilaren 10etik aitzinerat emanen da ezagutzera. Kartel bakarrak aukeratuko du epaimahaiak eta honek 600 euroko saria jasoko du Baztandarren Biltzarra egunean, uztailaren 17an. Dena den, epaimahaiak kartelik ez aukeratzea ere gerta daiteke, hala erabakiz gero.