Txukuntasun pixka bat eskatuz

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 2a

Utzitako argazkia

Ingurumenaren alde egiteko eta bazterrak txukun edukitzeko eskatuz idatzia bidali du C. J. baztandarrak TTIPI-TTAPAra. «Batzuetan, toki politak ikusteko kilometro aunitz egiten ditugu –dio oharrean– eta ahantzi egiten gara zeinen leku pribilegiatuan bizi garen, ibilbidez betea, erreken sorburuekin, bazter zoragarriekin...». Hain zuzen, horregatik eskatu du edukiontziak behar bezala erabiltzeko, «dugun horretaz gozatzeko». Eta landa eremuetan aritzen den jendeari ere belar bolak irekitzen dituztenean, plastiko beltza biltzeko erran die, «haizearen ondorioz, belardi eta erreka bazterretan akitu ez dezaten».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun