Haurrendako margoketa tailerra antolatu du Amaiurko Otsondo Barride Elkarteak

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 1a

Joseba Tapiak bere azken dizkoa aurkeztuko du apirilaren 2an Amaiurren. Utzitako argazkia

Apirilaren 2rako, berriz, Joseba Tapiaren kontzertua prestatu du

Martxoaren 26an, apirilaren 2an eta 9an emozioak margoketa eta musikaren bitartez adierazteko 6 eta 12 urte arteko umeendako margoketa tailerra emanen du Diana Iniestak Amaiurren, Otsondo Barride Elkarteak antolatua. Izen ematea: 659 948926 edo 948 453478 telefonoetara deituz egiten ahal da. Gehienez hamar partaide onatuko dira eta hiru larunbatez ord ueta erdiko saioak eginen dira, 10:30etik 12:00etara. Ikasleko prezioa 40 eurokoa izanen da, horietatik klaseak ordaintzeko eta bertze 10 euro materiala ordaintzeko. Ilusioa, margotzeko gogoa eta zikin daitekeen mauka luzeko kamiseta bat bertzerik ez dute eraman beharrik izanen artista ttikiek. Diana Iniesta irakaslea psikologoa eta Arteterapian espezializatutako margolaria da. Informazio gehiago http://dianainiesta.blogspot.com helbidean.

Ez da hau azken aldian Otsondo Barride Elkarteak antolatu duen ekimen bakarra. Izan ere, helduendako margo ikastaroa ere abiatu berri da.

 

Joseba Tapia apirilaren 2an

Bertze aldetik, Otsondo Barride Elkarteak emanaldi ederra antolatu du apirilaren 2rako: Joseba Tapia etorriko da Eta tira eta tunba bere azken diskoa aurkeztera. Azken gerra karlistako bertsoak musikatu ditu azken lan honetan Tapiak, karlistek eta liberalek ida­tzitakoak, hain zuzen. Amaiurko Herriko Ostatuan eskainiko du kontzertua, diskoan lagun izan duen txarangarekin batera. 20:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak 8 euro balio ditu. Ondotik, Talde Basak antolatutako kantu afaria eginen da Gaztelu Elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun