Sahararen aldeko ekitaldiak eginen dira asteburuan Elizondon

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 25a

Saharari elkartasuna adieraziko zaio aste hondarrean Elizondon.

Ortziral arratsean proiekzioa, solasaldia eta merendua gaaztetxean eta igande eguerdian kontzentrazioa plazan

Sahararen aldeko ekimenekin segituz, otsailaren 25ean, ortziralean, arratseko 20:30ean hasita, proiekzioa, solasaldia eta merendua izanen da gazteen eskutik Baztango Gaztetxean.

Otsailaren 27an, igande eguerdiko 12:30ean kontzentrazioa eginen da Elizondoko plazan, 12:30ean hasita. Baztango Gaztetxeak eta Saharaztanek antolatu dituzte ekitaldiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun