Aukeren azoka antolatu dute Elizondoko merkatariek hilaren 26 eta 27rako

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 25a

Hamabortz merkatariren produktuak salgai izanen dira asteburu osoan pilotalekuan. Artxiboko argazkia

15 dendetako produktuak erosgai izanen dira larunbatean eta igandean frontoian

Bertan Baztango Merkatari, Ostalaritza eta Zerbitzu Enpresa Elkarteak aukeren azoka eginen du hilabete hondarrean, otsailaren 26an eta 27an. Antolatzen duen bosgarren aldia da eta aldi honetan 15 merkatarik parte hartuko dute.

Bertan Baztango Merkatari, Ostalaritza eta Zerbitzu Enpresa Elkarteak aukeren azoka eginen du hilabete hondarrean, otsailaren 26an eta 27an. Antolatzen duen bosgarren aldia da eta aldi honetan 15 merkatarik parte hartuko dute: Ipingi, Fantxike, Kattalingorri, Mª Cruz lentzeria, Mallenea, Argibel optika, Arkilanak, Pottoki, Virgilio, Malkorra, Urregiñe, Zagua, Nafarpress, Burdain eta Izetak denboraldiko produktuen deskontuak ere eginen dituzte.

Elizondoko udal pilotalekuan eginen da azoka, larunbatean 10:00etatik 20:00etara eta igandean 10:00etatik 19:00etara. Azokaz gain, haurrendako tailerrak ere izanen dira egun horietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun