Hurrengo udal hauteskundetarako zerrenda lantzen ari da Baztango NaBai

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 23a

Udal taldea eguneroko lanean eta azken proiektuei ere bultzada ematen ari da

Baztango udalaren Nabai taldea legealdiaren azken hilabete hauetan gogor lan egiten ari da, eguneroko lanean eta azken proiektuei bultzada emanez, eta aldi berean legealdi berriaren prestakuntza egiten.

Virginia Aleman eta bere lantaldeko zinegotziak Nabairi babesa ematen dion lantaldearen aitzindaritzan daude. Hurrego udalarendako hautagai zerrendetan murgilduak daude azken denboraldian.

Lantalde honek hauteskunde programa landuko du ateratzen diren zinegotzien laguntzarekin. Nabaizaleek argi dute oraingo egoerari egokitu beharko direla egitasmoak. Hala ere, ahalik eta ekintza gehienak saiatuko dira aitzinera eramaten, Nabairen udaltaldeak balleko baliabide eta zerbitzuak hobetuz garatu dituen lan hildoei jarraitzeko asmoa dute, krisialdiari aurre egiten saiatzen.

Ekintza hauek, Agenda 21ean kokatutako plan estrategikoak gidatuak, ontzat eman dituzte, balleko berrikuntza eta baztandarren bizitza kalitatearen hobekuntza eman dituztelako.

Eskualde mailako lanaren alde lan egiteko garrantzia argi izaten dutelarik, nabaizaleek Baztan eta Bidasoako biztanleak gonbidatzen dituzte lantalde honetan parte hartzera.

Horretarako koorkinatzaileekin harremanetan jartzen ahal dira baztanbidasoa.nabai@gmail.com emailaren bidez edo zuzenean oraingo Baztango udalaren Nabairen ordezkariekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun