Baztandarren Biltzarraren kartel lehiaketako lanak apirilaren 9rako aurkeztu behar dira

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 18a

Uztailaren 17an ospatuko da aurten Baztandarren Biltzarra. Artxiboko argazkiak

Besta haundia uztailaren 17an ospatuko da Elizondon

Baztandarren Biltzarra 2011. Elizondon uztailaren 17an. Eskuarak batzen gaitu. Testu hori eraman beharko duen kartel lehiaketa abiatu du aurten ere Baztandarren Biltzarra Elkarteak. Apirilaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz, eta egun horretan 12:00 baino lehen Baztandarren Biltzarra Elkartearen esku egon beharko dute.

Kartelak emateko hauek dira bideak: Baztandarren Biltzarra Elkartea, 22 P.K. 31.700 Elizondo edo Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean utzi (bulego orduetan). Lehiaketa irekia eta zabala denez, partehartzaileek nahi adina lan aurkez ditzakete.

Sariduna, berriz, apirilaren 10etik aitzinerat emanen da ezagutzera. Kartel bakarrak aukeratuko du epaimahaiak eta honek 600 euroko saria jasoko du Baztandarren Biltzarra egunean, uztailaren 17an, hain zuzen. Dena den, epaimahaiak kartelik ez aukeratzea ere erabaki dezake.

Bertzalde, aipatu, uztailaren 20tik aitzinerat, parte-hartzaileek beren kartelak berreskuratu ahal izanen dituztela antolatzaileekin harremanetan jarriz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun