Hondakin organikoa murrizteko helburuarekin, konpost makina gehiago banatuko ditu Udalak aurten. Joan den urtean abiatu zen kanpaina eta 2010ean eskaera egin zuten 21 baztandarrek dagoeneko jaso ez badituzte, hilabete honetan jasoko dituzte konpostontziak etxean. Dena den, oraindik ere badago aukera, bertze zerrenda bat ireki baitu Udalak. Hala, konposta egin nahi duten baztandarrek udaletxera jo eta izena eman beharko dute, izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta lur eremuak zenbat metro koadro dituen adieraziz.
Zerbitzua dohainik izanen da, baina erabilera egokia ematen zaiela ikusteko segimendua eginen zaio konpostontzia etxean jasotzen dutenei.