Euskal Herriko Goma Gaineko jardunaldia Elizondon jokatuko da martxoaren 5ean

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 16a

Artxiboko argazkia

Abian den Euskal Herriko Zortziko Sokatira Txapelketako saio bat jokatuko da Elizondoko pilotalekuan martxoaren 5ean. Gizonezkoek 600 kiloko kategorian bigarren jardunaldia izanen dute eta hauek izanen dira parte hartuko duten taldeak: Ñapurrak, Berriozar (zalantzan), Sokarri, Amaiur, Abadiño, Basaburua-Imotz, Iba­rra, 6 Conceyos eta Indarka. Emakumezkoek 500 kiloko lehenengo jardunaldia jokatuko dute eta Badaiotz, Ibarra eta Sakana ariko dira. 18:00etan hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun