Aukeren azoka antolatu dute merkatariek hilaren 26 eta 27rako

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 16a

Hamabortz merkatarik parte hartuko dute

Bertan Baztango Merkatari, Ostalaritza eta Zerbitzu Enpresa Elkarteak aukeren azoka eginen du hilabete honda­rrean, otsai­laren 26an eta 27an. Antola­tzen duen bosgarren aldia da eta aldi honetan 15 merkatarik parte hartuko dute: Ipingi, Fantxi­ke, Kattalingorri, Mª Cruz lentzeria, Mallenea, Argibel optika, Arkilanak, Pottoki, Virgilio, Malko­rra, Urregiñe, Zagua, Nafarpress, Burdain eta Izetak denboraldiko produktuen deskontuak ere eginen dituzte.

Elizondoko udal pilotalekuan eginen da azoka, larunbatean 10:00­etatik 20:00etara eta igandean 10:00etatik 19:00etara. Azokaz gain, haurrendako tailerrak ere izanen dira egun horietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun