Egunez Baztan Ikastolako neska-mutikoak eta ilundutakoan Bertso Eskolako helduen taldea izan ziren Santa Ageda bezperan Elizondon kopla kantuan ibili zirenak. Baina ez ziren Elizondon bakarrik ibili kantari egun honekin. Gartzaingo eskolakok ere, arratsaldean, etxez-etxe ibili ziren auzoetan barna, eta ondotik, bildutako opariekin merendu goxoa egin zuten. Ederki alaitu zituzten bazterrak.