Pirinioak bizikletaz gurutzatzen duen Transpyr Adventure 2011 kirol proban parte hartzeko aukera eskainiko du Baztango Udalak zozketa baten bidez. Otsailaren 16tik martxoaren 3ko 14:00ak arte ematen ahal da izena sustapen honetan, Baztango udal kirol bulegoan datuak emanez, 948 581279 telefonoan edo cultura@baztan.es helbide elektronikoan. Baztanen erroldatuak dauden adinez nagusiak diren pertsonek parte hartzen ahal dute zozketan, eta taldeko bi kideen izen-abizenak, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa eta helbidea jakinarazi behar dira.
Saria, erran bezala, bi laguneko taldeak Transpyr Adventure 2011 kirol proban parte hartzeko aukera izanen da, taldeko 1.360 euroko balioa duen saria. Pirinioak bizikletaz gurutzatuko duen kirol proba hau uztailaren 2an abiatuko da Rosesen (Girona) eta uztailaren 9an akituko da Donostian. Sarian ez da sartzen bizilekutik Roseserako eta Donostiatik bizilekurako joan-etorriak, ezta proba egun guztietako ostatua ere.
Talde irabazleak zazpi eguneko eea izanen du Baztango Udalari jakinarazteko saria onartzen duen edo ez, eta taldea bera jarri beharko da antolatzaileekin harremanean partehartzeko baldintzak zehazteko.