Margotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Amaiurko Otsondo Barride Elkarteak

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 15a

Diana Iniesta margolaria izanen da irakasle. Utzitako argazkia

Otsailaren 25a baino lehen eman behar da izena

Oleoz margotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Amaiurko Otsondo Barride Elkarteak. Diana Iniesta margolaria izanen da irakasle eta “barrenean daramagun artista atera” nahi duen edonorentzat zabalik dago, gazte zein helduentzat.

Ikastaroa astelehenetan emanen da, 18:45etik 20:45era Amaiurren. Izen emateko epea otsailaren 25ean akituko da eta kontuan hartu behar da plaza kopuru mugatua izanen dela, sei partaide gehienez.

Izen emateko telefono hauetara deitu behar da: 659 948926 edo 948453478.

Informazio gehiago, Diana Iniesta margolariaren blogean:

http://dianainiesta.blogspot.com

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun