Iruritako Herri Eskola berria heldu den ikasturterako prest izanen da

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 10a

1.582 metro koadroko eremua hartuko du Iruritako Herri Eskola berriak. Juan Mari Ondikol

775.862 euroko aurrekontua duten lanak martxa onean doaz

Iruritako Herri Eskola hartuko duen eraikinaren lanak aitzinera doaz eta 2011-2012 ikasturterako 61 ikasle hartuko ditu. Aranabia pilotalekuaren ondoan Baztango Udalak utzitako lur-eremuan egiten ari dira lanak. 775.862 euroko aurrekontua dute lan hauek eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ordainduko ditu.

Azken urteetan aunitz igo da ikasle kopurua Iruritako eskolan eta horregatik ikastetxe berriaren premiaz ohartaraziz hainbat ekimen egin zituzten gurasoek, Errebote Plazan dagoen eskolan zabalkunde lan batzuk eginagatik, ttikia gelditua delakoz. Gainera, errekreorako erabiltzen duten eremutik ibilgailuak ere pasatzen dira, horrek sortzen duen arriskuarekin.

Herri Eskola berriak Haur eta Lehen Hezkuntzarako zazpi ikasgela izanen ditu, solairu bakar batean, baita informatika-gela, erabilera anitzeko gela, 3 komuna (bi ikasleendako eta bat irakasleendako), garbiketa-gela, zuzendariaren bulegoa, biltegia, portxea eta kirol pista.

Baztan Balleko Udalak 94.917 euroan erositako bi lur eremuen gainean eraikitzen ari dira eskola eta denera 1.582 metro koadro hartzen ditu. Proiektua idazteaz eta obren zuzendaritzaz, Oscar Mongay eta Maite Mariezkurrenak gidatzen duten OM ARQ arkitestura estudioa arduratzen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun