Herriprograma2011 ekimena aurkeztu dute Baztango ezkertiar eta independentistek

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 9a

Herriprograma2011 ekimenaren berri eman dute Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Utzitako argazkia

Astearte arratsaldean eman zuten prentsaurrean Elizondoko Arizkunenean

Baztango ezkertiar eta independentistek herriprograma2011 ekimena aurkeztu dute otsailaren 8an, astearte arratsaldean, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.

Baztango ezkertiar eta independentistek herriprograma2011 ekimena aurkeztu dute otsailaren 8an, astearte arratsaldean, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.

Ekimen honen bidez, heldu diren udal hauteskundeei buruz udal mailan aldaketa sozial eta politikoa bulkatuko duen herri programa egin nahi dute, modu partehartzaile eta herrikoian, baztandar guztiekin egonez, solastatuz eta eztabaidatuz.

Prentsa agerraldia Elizondoko Arizkunenea kultur etxean egin dute astearte arratsaldean, eta, bertan, herriko sektore desberdinetako ordezkariak egon dira: sindikalgintza, kultura, kirola, herri mugimendua, gazteria, irakaskuntza eta ezker abertzaleko oraingo eta lehengo zinegotzi batzuk ere bai.

Zure ahotsa gure hitze! agiria aurkeztearekin bat, herriprograma2011 egiteko erabiliko dituzten bitartekoak aurkeztu dituzte.

Agiri honetan, Baztanen NaBaik eta UPNk izan duten jokamodua salatu dute, “herritarrei bizkarra emanez eta herritarren hitzaren gainetik inposizioaren bidez herritarren kontrako neurriak bat bertzearen ondotik bulkatu dituztelako”. Eta horren adibidetzat jartzen dituzte “zahar etxearen pribatizazioa, edo ongizate eta zerbitzu sozialen udal zerbitzua minimoan kontzea. Aroztegiako proiektu espekulatiboan diru publikoa eta denbora pila gastatu duten biztartean, Loizu hiltegia hesteko punttuan egon da, edo, Iruritako eskola berria behar den bezala egiteko fundamenturik ez dute izan.. Hori bai, inork nahi ez zuen foruzainen komisaldegi berria inposatu digute”, bertze adibideen artean.

Aitzinera begira Herri Programa osatzeko abertzale, ezkertiar eta independentisten partehartzea herrietan eta auzoetan bilatuko dutela adierazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun