Aurten 17. korrika ospatuko da. Apirialaren 7an Trebiñun hasi eta 17an akituko da Donostian. Baztandik apirilaren 11n pasatuko da. Honetarako, eta Korrikaren inguruan bertze hainbat gauza prestatzeko eta antolatzeko denen laguntza behar duela jakinarazi du Baztango AEKko Suinki euskaltegiak.
Hori dela eta, ohikoa den bezala, Korrika batzordea osatuko dute Baztanen eta lehenengo hitzordua finkatu dute. Hain zuzen otsailaren 10ean, ortzegun arratsaldeko 18:30ean bilduko dira Suinki euskaltegian. Aurkezpena eta batzordeen egunak zehaztuko dituzte eta hainbat kontu zehaztuko dituzte: Korrika laguntzailea, Korrika Kulturala, ibilbidea, omenduak edo abestia eta bideoa, eta horretaz gain, bakoitzak lekarkeena ere kontuan hartuko dute.