Baztan-Errekako XI. paxaka txapelketako hirugarren jardunaldia, lehen faseko azkena jokatu zen otsailaren 5ean Iruritako Aranabia pilotalekuan. A multzoan, Irurita Bk 9 eta 1 irabazi zion Irurita Ari; Irurita Dk 9 eta 8 irabazi zion Irurita Bri eta Irurita Ak hutsean utzi zuen Oiz.
B multzoan, berriz, Irurita Gk 9 eta 5 irabazi zion Irurita Eri eta Irurita Fk hutsean utzi zuen Donezteben.
Gauzak honela, A multzoan Irurita D eta Irurita B izan dira lehenbizikoa eta bigarrena, zazpina punturekin. B multzoan, berriz, Irurita G gelditu da sailkapen buruan, 8 punturekin eta bosna punturekin berdinduak gelditu dira Irurita E eta Irurita F, baina Ekoek joku gehiago egin dituzte.
Finalerdietan denak Iruritakoak
Honela, otsailaren 12an, Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatuko diren finalerdietako protagonista guziak herrikoak izanen dira.
17:30ean Irurita D (Mikel Ballarena, Xabier Barberena eta Miguel Bidegain), Irurita Eren kontra (Miguel Garate, Joseba urtasun eta Cesar Sarratea) ariko da eta 18:30ean Irurita B (Xabier Bazterrika, Iñaki Zabaleta eta Mitxel Etxenike), Irurita Gren kontra (Jesus Etxenike, Oskar Urrutia eta Karlos Garaikoetxea).