Amaiur da Euskadiko Txapelketan parte hartzen ari den eskualdeko bakarra

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 2a

Amaiurko gizonezkoen taldea lanean. Artxiboko argazkia

Emakumeetan ez da inguruko talderik aurkeztu

Amaiurko gizonez­koena da Euskadiko Sokatira Txapelketako kategoria guztietan parte hartzen ari den eskual­deko talde bak­arra. Ez du­te emakumezkoen talderik aur­kez­tu ez Amaiu­rrek eta ez Lesakako Beti Gaz­tek ere.

 

680 kilokoa

Sei talderen artean, laugarren postuan bukatu du Amaiurrek 680 kiloko kategorian.

 

640 kilokoa

Hamar taldek eman dute izena maila honetan, eta urtarrilaren 22an  Ezpeletan (Lapurdi) eta 29an Ibarran (Gipuzkoa) jokatutako bi kanporaketen ondotik, larunbat honetan, otsailak 5, Zeberion (Bizkaia) erabakiko da txapela.

 

600 kilokoa

Zortzi edo bederatzi talde ariko dira maila hone­tan. Otsailaren 19an Baionan jokatu zen lehendabiziko lehia, eta mar­txoa­ren 5ean Nafa­rroa Garaian –tokia ze­haz­tu gabe– eta 12an Gernikan (Bizkaia) eginen dira bertze bi saioak.

 

560 kilokoa

Martxoaren 19an Arri­gorriagan (Bizkaia) jokatuko den jardunaldi baka­rrean erabakiko da lau tal­deren artean txapela. Honela emanen zaio bukaera Euskadiko Sokatira Txapelketari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun