Paxaka txapelketaren XI. edizioak aitzinera segitzen du. Urtarrilaren 22an ekin zioten lehiari eta geroztik, bi multzotan banatuta zortzi talde ari dira jokatzen. A multzoan Oizko talde bat eta Iruritako hiru ari dira: Iker Bereau, Ugutz Zelaieta eta Koldo Mindegia (Oiz); Cesar Iñarrea, Igor Urrutia eta Miguel Angel Iñarrea (Irurita A); Xabier Bazterrika, Iñaki Zabaleta eta Mitxel Etxenike (Irurita B); Mikel Ballarena, Xabier Barberena eta Miguel Bidegain (Irurita D).
B multzoan Doneztebeko bat eta Iruritako bertze hiru ari dira: Jokin Apezetxea, Jabier Almandoz eta Asier Mutuberria (Doneztebe); Miguel Garate, Joseba Urtasun eta Cesar Sarratea (Irurita E); Xabier Ripa, Jesus Garate eta Jagoba Ramos (Irurita F) eta Jesus Etxenike, Oskar Urrutia eta Karlos Garaikoetxea (Irurita G).
Lehendabiziko fasea ligaxka bidez jokatzen ari dira, eta hain zuzen, ligaxka horretako hirugarren eta azken jardunaldia larunbat honetan, otsailak 5, jokatuko da. Partida guziak bezala, Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatuko da. 16:00etan Irurita E, Irurita Gren kontra ariko da; 17:00etan Oiz eta Irurita B lehiatuko dira; 18:00etan Doneztebe eta Irurita F eta 19:00etan Irurita A eta Irurita D.
Horietatik A multzoko lehendabizikoak eta B multzoko bigarrenak batetik, eta A multzoko bigarrenak eta B multzoko lehendabizikoak bertzetik, jokatuko dituzte finalerdiak. Otsailaren 12an edo 19an izanen dira –jokalarien arabera–, 17:00etan hasita. Finala eta hirugarren posturako partida otsailaren 19an edo 26an jokatuko dira –jokalarien arabera–, 17:00etan hasita.
DATUA
6 TALDE
aurkeztu ditu txapelketan Iruritak, eta bana Oizek eta Doneztebek.