Undiano Mallenco futbol epaileak ireki du Nafarroako sagardotegi denboraldia Lekarozen

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 2a

Juan Mari Ondikol

Iragarri bezala, Lekarozko Larraldea sagardotegian ireki zen urtarrilaren 14an, 2011ko sagardotegi denboraldia Nafarroan. Alberto Undiano Mallenco nazioarte­ko­ futbol epaile nafarra izan zen sagardo berria probatzeko aukera­ izan zuen lehen­bi­zikoa. Espainiako ligako epailea izateaz gain, iaz Hegoafrikan jo­katu zen Mundu­ko Txapelketan ere epaile izan zen. Aitzinetik, Jon Eli­­­zetxe gartzaindarrak bertsoa bota zuen sagardo berria­ri ongietorria emanez. Jo ala Jo talde­koak aritu ziren txalapar­ta, kirikoketa, txistu, ttun­ttun eta adar doinuekin ekitaldia girotzen. Ondotik, baz­karia izan zen, gonbidatuekin: Undia­no­ Mallenco epailea, eskubaloiko ordezkariak (San Antonioko Javier ­­Borrogan eta BKTko Itxaso Salaburu eta Jo­su­ne Iturzaeta), Marta Mendia atleta, Mikel Goñi pilotaria, Imanol Erbi­ti, Alan Perez eta Juantxo Oroz txirrindulariak, Donato eta Patxi­ La­rretxea aizko­la­riak, Bego­ña­ Sanz­be­rro kontseilaria, Jon Elizetxe, Iñaki Aleman, Mikel Altzuart, Juan Mari­ Lopez...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun