Erratzuko Etxeleberteko Elkartean bertso-afaria egin zen ilbeltzaren 22an, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Jon Elizetxe eta Xabier Silveira bertsolariekin. Afaria baino lehen, kanpoko hotzaren aurka egin eta giroa berotzeko, triki-poteoa egin zen. 90 lagun bildu ziren afarian, sarrerak, zopa, bildotsa txilindron erara, tarta, kafea eta kopa dastatzera. Fernando Anbustegi gai jartzailearen aginduetara, bertsolariek jendearen gustoko saioa eskaini zuten. Halere, edozein ekimen egiteko aitzinetik, tartean eta gibeletik bada lan haundia egiteko, eta jendea behar izaten da. Aldi honetan, gibelean lan egiten duten guztien omenez, ekitaldi honen antolatzaile eta laguntzaileen argazkia atera dugu. Heldu den urte artio!