Giro ederrean San Anton Eguna

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 2a

Juan Mari Ondikol

San Anton eguna ospatu zuten urtarrilaren 17an Eli­zon­don eta ohitura betez, zahar-etxearen aldeko zoz­keta egin zen. Sari na­gu­­sia, miga eder bat izan zen eta Elizondoko Maria­ Luisa Etxe­be­rriri tokatu zitzaion (5.182 zenbakia). Bigarren saria, zerria, Iruritako Jesus Bikondoaren­tzat izan zen (6.420 zen­bakia); hirugarrena, bi bildots, Maria Emma Gaztelumendi elizondarrarentzat ( 5.911) eta laugarre­na, urdaiaz­pi­koa, Julio Etxaide elizonda­rra­­rentzat (5.788). Elbeteko Jaime Urru­tia eta Elizondo­ko Aina­ra Etxeberria, Maialen Anso, Ibai Irungarai eta Mariana Salvadok atera zituzten zenbakiak. Miga 1.500 eurotan­ balora­tua dago eta erdia Aspina elkarteak ordain­dua eta ber­­tze erdia normalean zahar-etxeak ordain­tzen badu ere, aurten piriniar arrazako le­hiaketan parte hartu zuten Baztango abeltzainek ordain­du dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun