Iñigo Arista lehiaketan saritua izan da

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 2a

Utzitako argazkia

Elizondoko San Francisco Javier Ikastetxe Publikoko Anne Oiaregi Alemanek Iñigo Arista erakundeak antolatutako lehiaketan idazlanen atalean saria lortu du. 6. mailan ari da Anne, eta bere idazlana, lehiaketaren XXX. edizio honetan aurkeztu diren ehunka eta ehunka lanen artean aukeratua izan da. 90 ikastetxetako 2.500 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute, eta haien artean 15 izan dira sarituak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun