Atejoka ditugu inauteriak Baztanen. Oraindik inauteri ofizialen datak ailegatzeko hilabete gelditzen baldin bada ere, gero eta guttiago gelditzen da mozorroen bestarako.
Berroetako inauteriak, adibidez, otsailaren 12an, larunbatarekin, ospatuko dira. Berroetari lekukoa hartuz, Anizkoak otsailaren 19an eginen dira eta Zigakoek emanen diote segida 25ean eta 26an.
Orakunde Eguna, bertzalde, Zigan otsailaren 25ean ospatuko da, bertze urteetan bezala zapi gorria lepoan paratuta. Aniz eta Berroetako Orakunde Eguna, berriz, martxoaren 5ean izanen dira.