Gipuzkoako Ibarra, Bizkaiako Sokarri eta Abadiño, Nafarroako Berriozar eta Amaiur eta Lapurdiko Ñapurrak izanen dira heldu den larunbatean, otsailaren 5ean Zeberion (Bizkaia) jokatuko den Euskadiko goma gaineko sokatira txapelketako 640 kiloko finalean.
Kategoria honetako bigarren jardunaldia jokatu zen urtarrilaren 29an Ibarran eta lehen jardunaldiko arantza atera zuen Abadiñok garaipena lortuz eta tiraldi bakarra galduta. Hain zuzen, lehen multzoan tiraldi guziak irabazi zituzten bizkaitarrek Sokarriren kontrako bat izan ezik. Sokarrik berdindu egin zuen Abadiño eta Amaiurrekin eta Basaburua-Imotz menderatu zuen. Amaiur hirugarren izan zen bere multzoan. Bertze multzoan Ibarra izan zen onena, Berriozar, Ñapurrak, Zuraide eta 6 Conceyosen en aitzinetik.
Ondotik, jardunaldiko azken sailkapena zehazteko txandak jokatu ziren eta garaipenerako lehian Abadiñok bi tiraldiak irabazi zizkion Ibarrari. Hirugarren posturako lehian Sokarrik kitarakoa behar izan zuen Berriozar menderatzeko eta Amaiurrek ongi irabazi zion Ñapurrak taldeari, bosgarren postua eskuratzeko.
Bigarren jardunaldiako sailkapena:
1. Abadiño (Abadiño, Bizkaia): 9 puntu
2. Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa): 8 puntu
3. Sokarri (Arrigorriaga, Bizkaia): 7 puntu
4. Berriozar (Berriozar, Nafarroa Garaia): 6 puntu
5. Amaiur (Amaiur; Nafarroa Garaia): 5 puntu
6. Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi): 4 puntu
7. Basaburua-Imotz (Basaburua eta Imotz, Nafarroa Garaia): 3 puntu
8. Zuraide (Zuraide, Lapurdi): 2 puntu
9. 6 Conceyos (Asturias, Espainia): puntu 1
Azken sailkapena, bi jardunaldi jokatuta:
1. Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa): 17 puntu
2. Sokarri (Arrigorriaga, Bizkaia): 15 puntu
3. Abadiño (Abadiño, Bizkaia): 14 puntu
4. Berriozar (Berriozar, Nafarroa Garaia): 13 puntu
5. Amaiur (Amaiur; Nafarroa Garaia): 11 puntu
6. Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi): 8 puntu
7. Zuraide (Zuraide, Lapurdi): 6 puntu
8. Basaburua-Imotz (Basaburua eta Imotz, Nafarroa Garaia): 4 puntu
9. 6 Conceyos (Asturias, Espainia): 2 puntu
Finala heldu den larunbatean (otsailak 5) jokatuko da Zeberion (Bizkaia), eta ondoko sei taldeok airko dira: Ibarra, Sokarri, Abadiño, Berriozar, Amaiur eta Ñapurrak.
Emakumezkoetan Badaiotz
Emakumezkoen 540 kilokoari dagokionez, bi itzulira jokatu dute lehen jardunaldian bezala, eta bietan Badaiotzek mendean hartu ditu Sakana eta Ibarra, eta bigarren jardunaldiko 6 puntuak lortu ditu. Sakanak bi txandetan hartu du mendean Ibarra, eta gipuzkoarrek ez dute tiraldirik irabazi.